Lur-jausia Zaldibarren

“Amiantoa zegoela jakin arren”, hondakinak kentzen ibili diren langileen osasuna zaintzeagatik “ezer ez” egitea egotzi die LABek adiministrazioei

Anboto 2020ko ots. 7a, 15:27

“Material minbizi-eragile honen hondakinak kentzeko zereginetan ziharduten langileen osasuna eta bizitza arriskuan zeudela jakinda” administrazioek “ezer ez” dutela egin dio sindikatuak. Amiantoarekin kontaktuan egondako pertsona oro “identifikatuta” egon behar dela dio

Onartezintzat jo dute “langileen eta inguruko herritarren osasuna eta bizia arriskuan” ipini izana. Gertatutakoaren “ikerketa sakona” egitea eskatu du LABek, egon litezkeen  erantzunkizun politikoak aztertu, erantzunkizunak argitu, eta arduradunak seinalatzeko. 

“Lan harremanen eredua” aldatzeko premiaz ohartarazi du LABek, “osasun eta bizitza erdigunean” ipini eta “interes ekonomiko eta politikoen gainetik” kokatzeko.

Amiantoa hondakinetan

Zaldibarko Udalak dioenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 2011n eman zion hondakindegiari Ingurumen Baimen Bateratua. Amiantoa kudeatzeko baimena bazuela dio.

Atzo arratsaldetik gaur goizeko lehen ordura arte hainbat langile aritu dira errepidetik lurra kentzen eta erreskateetan laguntzen. Josu Zubiaga Ingurumen sailburuordeak goizeko lehen orduan baieztatu du hondakin inerteen artean amiantoa dagoela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!