Lur-jausia Zaldibarren

[EGUNERAKETA] Zaldibarko alkateak dioenez, posible da Eitzagako hondakindegian lanean ari ziren bi lagun luiziak harrapatuta egotea

Anboto 2020ko ots. 6a, 16:31

Euskal Telebistako saio batean Jose Luis Maiztegi alkateak esan duenez, luiziak harrapatutako pertsona posibleak Eitzagako hondakindegian lanean ari ziren bi lagun izan ote daitezkeen ari dira ikertzen. Ilundu duen arren, larrialdi zerbitzuak luiziak utzitako lurra arakatzen segitzen dute. Ertzaintzaren zainketa eta erreskate taldea, besteak beste, ari da lanean.

“Dimentsio handiko” luizi bat izan da Ap-8 autopistan, Zaldibar parean. Trafikoa moztuta dago. Donostiarako norabidean doazen ibilgailuak Iurretako bidesaritik ari dira bideratzen. Bilborako norabidean doazenak, berriz, Eibar aldetik.

Inguruko bi baserri hustu behar izan dituzte, “modu prebentiboan”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!