Dozenaka lagun bildu dira udaletxe parean, osoko bilkura zegoela baliatuta. Hainbat gurasok eta umek parte hartu dute Jolastokiaren Aldeko Batzordeak deituriko mobilizazioan. Bertan adierazi dutenaren arabera, eguenero, 18:30ean, udaletxe parean biltzen jarraituko dute. Horrez gainera, sinadura bilketa abiatu dute.