Bukatu dituzte Jose Antonio Agirreko haur jolasak estaltzeko lanak Zaldibarren

Anboto 2020ko urt. 14a, 18:03

Haurrentzako gunea estaltzeko obrak abenduan hasi zituzten. 90.000 euro inguru bideratu ditu Zaldibarko Udalak lanak egiteko. Diru horretatik 37.500 euro Bizkaiko Aldundiak ordaindu ditu. 

"Proiektu hau herritarren eskaera bat zen, eta aurreko legegintzaldian onartu zen. Zalantzarik barik, beharrezkoa zen joko hauek ahalik eta bizkorren estaltzea, Zaldibarren ez baitugu espazio estalirik eta egun askotan euria egiten duenez, ezinbestekoa zen gure herrian horrelako azpiegitura bat edukitzea" azaldu du Jose Luis Maiztegi Zaldibarko alkateak.

Egur House System enpresa arduratu da estaldura lanez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!