Zaldibarko ospitale psikiatrikoko erabiltzaileen bizipenak 'Ur Handitan' saioan

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 14a, 11:15
Argazkia: eitb.eus

Zaldibarko ospitale psikiatrikoak ateak zabaldu dizkio 'Ur Handitan' saioari. Gaur gauean, ETBn gaixotasun mentala duten hiru protagonistek eta bertako langileek psikiatrikoa barrutik erakutsiko dute. 

Gorka, Garazi eta Ruperren bizipen pertsonaletatik abiatuta, ospitaleko egunerokoa, beraien beldurrak eta bizipenak ezagutzeko aukera emango du Xabier Madariagak aurkezten duen saioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!