Zaldibarko Dominika Talde Feministak urtebeteko ibilbidea ospatuko du asteburuan

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 11a, 12:57
Zaldibarko jaietako argazkia

Urtebete pasatu da Zaldibarko Dominika Talde Feministak "borroka feminista" herri osora zabaltzeari ekin zionetik. Hori ospatzeko, egiratau bat diseinatu dute asteburu honetarako, eta zapatuan egingo dituzte ekitaldi guztiak.

Trikipoteo feministak emango dio hasiera jaiari, 13:30ean, udal plazatik hasita. 15:00ean emakumeen bazkaria egingo dute gaztetxean, eta jaiak segida izango du gero Leire Lazpita bakarlari zaldibartarraren emanaldiagaz. DJ Pakyk poteoa alaituko du 19:00etan hasita, eta jaia 23:00ean amaituko da, gaztetxean, bingo musikatuagaz eta karaokeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!