Bizidun elkarteko kideek jaurtiko dute San Andresetako txupina Zaldibarren

Aritz Maldonado 2019ko aza. 29a, 13:58

Zaldibar jaietan murgilduko da beste asteburu batez. San Andres jaiak ospatuko dituzte, eta 2012an jaiotako Bizidun pertsona nagusien elkarteko kideek jaurtiko dute txupina. 19:00etan izango da hasiera ekitaldia. Ondoren, kontzertuak egongo dira, elizan eta gaztetxean. Zapaturako, egun osoko egitaraua antolatu dute, eta domekan Euskal Herriko trikitilari gazteen XXVIII. txapelketa egingo dute Olazar pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!