Elkarretaratze zaratatsua egin dute Zaldibarren azken eraso sexista salatzeko

Anboto 2019ko aza. 28a, 20:01

Dozenaka lagun bildu dira udaletxeko plazan, joan den zapatuan hiru emakumeren aurka eman zen eraso matxista salatzeko.

Zapatutik domekarako goizaldean izan ziren gertaerak. Dominika talde feministak salatutakoaren arabera, gizonezko bik berbaz eta fisikoki eraso egin zieten hiru emakumeri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!