Zapatu gauean bi gizonek hiru emakumeri egindako eraso sexista salatu du Dominika Zaldibarko talde feministak

Anboto 2019ko aza. 27a, 07:14

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Dominikak eguenerako, hilak 28. Elkarretaratzea udaletxeko plazan izango da, 20:00etan. "Zarata egiteko tresnak" eramateko deia ere zabaldu dute.

Dominikaren arabera, zapatu goizaldean gertatu zen erasoa, Zaldibarko tren geltokian. "Bi gizonek emakume hauek berbaz eta fisikoki erasotzeaz gainera, sustantzia arraroen eraginak somatu zituzten hiru emakumeek", salatu dute sare sozialen bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!