The Renegados Miguel Moral musikari bilbotarrak 2018an abiatutako proiektua da. Eskarmentu handiko musikariz inguratuta, 70eko hamarkadako hard rock doinuetan oinarritutako abestiak eskainiko dituzte, 20:00etan. Ondoren, 22:00etan, Señor No rock taldearen txanda izango da. 25 urteko ibilbide luzean, zazpi disko kaleratu ditu laukote donostiarrak. 'Siete veces no' izeneko azken lana aurkezteko biraren barruan igaroko dira Zaldibarretik. Abesti berriez gainera, euren klasikoak ere joko dituzte.
Bertan afaltzeko aukera
Gari Rock jaialdiko aurreko aldietan, kontzertuak afalostean hasten ziren, baina aurten aurreratu egin dute ordutegia, eta lehenengo taldea 20:00etan hasiko da lanean. Musikazaleei ahalik eta ordutegirik erosoena eskaintzea da aldaketaren helburua. Gainera, gura duenak bertan afaltzeko aukera izango du; izan ere, foodtruck bat ipiniko dute 19:00etan.