Abenduaren 2tik aurrera erosi ahalko dira 'Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi' kanpainako bonoak

Aritz Maldonado 2019ko aza. 19a, 15:31

700 zaldibartarrek erosi ahalko dituzte bonoak. Abenduaren 2tik agortu arte egongo dira salgai udaletxean eta liburutegian.

Bosgarren urtez jarri dute martxan kanpaina hau udalak herriko merkataritzari bultzada bat eman asmoz. Aurten hamazazpi merkatarik egin dute bat kanpainarekin, eta aurreko urteetako arrakasta errepikatzea gura dute. "Guretzako bulkada ikaragarria da ekimen hau. Horrez gainera, bezeroen fideltasuna eskertzeko modu bat da" azaldu du Olga Gozalo dendariak. Kanpaina abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra arte luzatuko da.

Bonoak abenduaren 3tik aurrera egonogo dira salgai, 10 euroan, eta hogei euroko erosketak egin ahalko dira bono horiekin. Guztira, 700 bono jarriko dira salgai udaletxean eta liburutegian. Zaldibarko Udalak 7.000 euro bideratu ditu ekimenerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!