Mendi bizikleta martxagaz hasiko dituzte San Andresak Zaldibarren

Aritz Maldonado 2019ko aza. 14a, 11:20

Argazkia: Lehior Elorriaga

San Andres jaien ospakizuna astebete aurreratuko da zaldibartarrentzat.

Mendi bizikleta martxa domeka honetan izango da, hilak 17; eguraldi txarra ekiditeko aurreratu dute antolatzaileek. Aurtengo ekitaldia XVIII. edizioa izango da, eta arku txapelketagaz batera, San Andres jaietan egiten den kirol ekimenik garrantzitsuena da. 10:00etan abiatuko da, udaletxeko plazatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!