Lan mundura zuzendutako euskara ikastaroa eskainiko zaie etorkinei Zaldibarren

Anboto 2019ko aza. 6a, 09:31

Ikastaroa doakoa da, eta oinarrizko mailako edukia landuko da bertan. 

Pertsonen zaintzan, ostalaritzan edota merkataritzan euskaraz trebatzeko ezagutzak irakastea izango da ikastaroaren helburua. Azaroaren 18tik 29ra bitartean izango da ikastaroa, eta klaseak 14:30-16:00 bitartean emango dira.

Izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 15era arte. Udaletxean eta liburutegian eman daiteke izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!