Martxan dira Zaldibarko aurrekontu parte-hartzaileak

Aritz Maldonado 2019ko urr. 31a, 17:00

Zaldibarko Udalak 25.000 euroko diru partida gorde du, herritarrek horiekin zer egin erabakitzeko. Proposamenak azaroaren 20ra arte aurkeztu ahalko dira. 16 urtetik gorako zaldibartarrek egin ditzakete proposamenak, norbanako edo elkarte lez.

Proposamenek "udalaren jardunaldiagaz" eduki behar dute zerikusia, Jose Luis Maiztegi alkatearen esanetan: "Proposamenak udalaren eskumenekoak izan behar dira, interes orokorrekoak izateaz gainera. Bestalde, teknikoki eta ekonomikoki egingarria izan behar du. Ez dira onartuko partidaren laurdena baino gehiago kostatuko duten proposamenak". Abenduaren 16an batzar zabala egingo da, aurkeztutako proposamenak bozkatu eta horietariko hamar aukeratzeko. EH Bilduk ekimenaren berririk jaso ez izana salatu zuen urriko bilkuran. "Errespetu falta iruditzen zaigu gu kontuan ez hartzea", salatu zuen Eneritz Azpitarte zinegotziak.

EH Bilduren "parte hartze zuzenaren" alde

Bestalde, alderdi subiranistak ohar baten bidez adierazi du aurrekontu parte hartzaile hauek egiteko ereduak "parte hartzeko aukera murrizten" duela. "Proposamenak idatziz egiteak aukerak murrizten dituelako, udalak herritarrek proposatu ahal dituzten neurriak mugatzen dituelako, eta herritarrekin egin beharreko batzar kopurua murrizten dutelako"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!