Mugimendu feminista Durangaldean

Adin tarte bi eta emakumeen topaketetarako leku bi Zaldibarren

Ekaitz Herrera 2019ko urriaren 29a

Zaldibarko emakume beteranorik gehienak aisialdiari lotutako ekintzetan kokatzen diren bitartean, belaunaldirik gazteenak diskurtso aldarrikatzaileagoak ditu.

Entretenimendurako ekintzak, emakumeen bilgune

Helmuga

Sorrera urtea: 2005.

Helburu nagusiak: Emakumeen topaleku bat sortzea nagusiki, aisialdirako ekintzak oinarri hartuta.

Ekintzak: Ehoziri-lanei buruzko ikastaroak eta pintura tailerrak. Sukaldaritza eta dastaketa ikastaroak. Data seinalatuetan, emakumeen egoera aldarrikatzea.

Partaide kopurua: 80 inguru, modu aktiboan.

Bilera maiztasuna: astero batzen dira ikastaroetan.

Izaera: kide beteranoz osatutako taldea nagusiki. Kide berriak sartu diren arren, gazte gehiago batzea gura dute.

Feminismoaren ertz guztiak kaleratzen dituen taldea

Dominika talde feminista

Sorrera urtea: 2018.

Helburu nagusiak: Boterea hartzea. Autodefentsa feminista oinarri hartuta, herriko eragile eta mugimendu sozialekin batera eragitea. Emakumeen sare bat sortzea.

Ekintzak: Eraso matxisten aurkako protokoloa lantzen dabiltza. Taldearen izena hartzen duen Dominika emakumeari buruzko ikerketa egiten dabiltza. Martxoaren 8ko grebak, ahalduntze eta formakuntza saioak.

Partaide kopurua: 10 inguru

Bilera maiztasuna: astero

Kontaktua: dominikazaldibar@gmail.com

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!