Zaldibarko V. Aniztasun Eguna ospatuko da gaur

Anboto 2019ko ira. 28a, 10:00

Bosgarren biderrez, jatorri desberdinetako zaldibartarrek herriari egiten dioten ekarpen kulturalari gorazarre egingo diote egun osoan zehar. 

Zaldibarko jendeak elkarteak egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Goizean, 12:30ean, hasiera ekitaldia egingo dute, ostean, munduko janari desberdinen dastaketa egiteko. 14:30ean bazkaria egingo dute, musika jartzaileak girotzen duen bitartean. 17:00etan Las Parceleras taldearen ikuskizuna egongo da. Ekitaldi guztiak Euskal Herria kaleko parkean egingo dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!