Olazar pilota txapelketako hurrengo jardunaldiak

Joseba Derteano 2019ko ira. 25a, 12:52

Datozen ostegun bietan Zaldibarko txapelketan jokatuko diren partiduen berri eman dute.

Bihar, 21:30ean, honako partidu hauek jokatuko dira: Garcia Ozkozen aurka ariko da lau t’erdian, eta binaka Elola-Irazustabarrena eta Nazabal-Arbizuren bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Datorren asteko ostegunean, 21:30ean, beste partidu bi egongo dira ikusgai: Prieto II-aren eta Etxanizen artekoa kaiolan, eta Azketa-Elizegi eta Espinal-Aldabe bikoteen artekoa binaka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!