Zaldibarren gazte batek erorikoa izan du bizikletan eta Mendaroko ospitalera eraman dute

Joseba Derteano 2019ko ira. 21a, 13:20

Eitzaga auzoan gertatu da.

Adin txikiko mutil batek erorikoa izan du bizikletan, Zaldibarko Eitzaga auzoan. 12:00 inguruan gertatu da. Mutilak ez du zauri larririk, kolpea eta urradurak bakarrik, Ertzaintzak azaldu duenez. Mendaroko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!