21:00etan da afaria. Euskara Zerbitzuak antolatu du, eta sarrerak Negugogorren, Casteten, Paularen Zokoan eta Sorgin tabernan daude salgai, 20 euroan; ikasle eta langabeek 10 euroan erosi dezakete. Kasu honetan, baina, interesdunek udal bulegoetara jo beharko dute txartela eskuratzera. Irailaren 18a izango da sarrerak erosteko azkenengo eguna.
Bestalde, euskarazko eskoletarako eta Berbalagunetarako matrikulazio epea zabalik dago. Irailaren 20ra arteko epea dago izena emateko.