Zaldibarko gaztelekuak ateak zabalduko ditu irailaren 13an

Aritz Maldonado 2019ko ira. 10a, 12:03

Zaldibarko gaztelekuak ikasturteko programazioa martxan ipiniko du irailaren 13tik aurrera. Ikastaroak, sukaldaritza, eskulanak, jai bereziak, irteerak... Gazteentzako txokoaren helburua astebururo ekintzaren bat antolatzea da, beti ere, euskal giroan.

Hamabitik hamasei urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua eskaintzen du gaztelekuak. "Euskal giroan, lagunekin olgetan eginez, ikasteko eta primeran pasatzeko txokoa da gaztelekua", azaldu dute taldekoek. Bariku, zapatu eta domeketan zabalduko ditu ateak gaztelekuak, 17:00etatik 20:30era. Bestalde, bertso afaria antolatu dute irailaren 20rako, Bertan, Xebastian Lizasok eta Maddalen Arzallusek egingo dute bertsotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!