Jose Antonio Agirre parkeko jolas eremua estaltzeko obrak hile honen hasieran esleituko dituzte

Aritz Maldonado 2019ko ira. 4a, 11:37

Zaldibarko Udalak iraileko lehenengo astean egingo du Jose Antonio Agirre parkeko jolas eremuko estaldura lanak esleitzeko deialdia.

Guztira, 90.716, 70 euroko aurrekontua du obrak, eta ia %30 Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du (26.546, 93 euro). Obra honen bitartez, jolas eremua euritik babestea gura du udalak. Estalkia segurtasunezko beirazkoa izango da eta eguzkirako iragazkia edukiko du. Bide batez, inguruetan beste obra batzuk ere egingo dituzte.

Jose Antonio Agirre parkeko jolas eremuaren obra herriko parkeak hobetzeko hartutako neurrien artean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!