Zaldibarko jaiak

Asteburuan, rap doinuek girotuko dituzte Zaldibarko jaiak

Aritz Maldonado 2019ko uzt. 4a, 08:30

Argazkia: Lehior Elorriaga

Donien Atxa jasota eta Dominikak txupinazoa jaurtita abiatuko dituzte jaiak Zaldibarren. Gaurko ipini dute hitzordua, 18:30ean, plazan. 

Ondoren, jaietako kartel lehiaketako sariak banatuko dituzte. Lorea Perosanz  ermuarra izan da irabazlea, eta bere kartelak iragarriko ditu aurtengo jaiak. Bigarren saria Iker Villanuevarentzat izan da. Bestalde, umeen saria Amane Araukuak jaso du. 

Dominika txosnagunean 
Jaietako nobedadeetako bat txosnagunetik dator. Aurten, Ernaiko eta Gaztetxeko kideekin batera, Dominika talde feministako kideek ere parte hartuko dute txosnagunean. Beraz, eragile bat gehiago izango da txosnetan beharrean. 

Kultur aniztasuna bultzatzen duen Zaldibarko Jendeak taldeak eta txosnaguneak rap kontzertuak antolatu dituzte elkarlanean. Uztailaren 4ko kontzertuan, Bilboko rap talde bik joko dute: San Fratziskoko Betto Snayk eta Santutxuko Raperuk. Uztailaren 5ean, Kulto kultibo rap taldea igoko da taula gainera. Talde irundarragaz batera, Radio Revolución eta Anita Parker arituko dira. 

Gazte Eguna 
Iaz martxan jarritako Gazte Egunaren bigarren edizioa antolatuko dute aurten. Uztailaren 6an, zapatuan, gazte bazkaria egingo dute txosnagunean, eta arratsaldean olinpiadak egingo dituzte.

Bestalde, herriko hainbat elkarteren ekimenez, kirol ekitaldi ugari antolatu dituzte jaietarako: besteak beste, mendi irteera familiarra, herri kirolak, pilota partiduak, arku-tiro proba

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!