Zaldibarko jaiak

Zaldibarko jaietako egitaraua

Anboto 2019ko uzt. 3a, 09:00

Zaldibarko jaietako jai egitaraua. 

 

Uztailak 4, eguena

18:30 Donien Atxa. Ondoren, jaietako kartel lehiaketako sari banaketa.

19:00 Dominika talde feministaren omenezko dantzak; jarraian, Dominika Talde Feministako kideek jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko dute.

19:30 Trikibertsopoteoa Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxeagaz txosnagunean hasita.

20:00 Odoloste jana Bekoetxe kalean.

22:30 Rap kontzertua txosnagunean: Betto Snay San Frantzisko auzokoa eta Raperu santutxuarra.

 

Uztailak 5, barikua

08:30-09:30 Mendi irteera familiarra udaletxeko plazan hasita.

12:30 Herri kirolak udaletxeko plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.

17:00-20:00 Herri kirolak umeentzat udaletxeko plazan.

18:30 Pilota partiduak Olazar pilotalekuan, Zaldua Pilota Taldeak antolatuta.

18:45 Euskal Presoak Euskal jaietara. Elkarretaratzea txosnagunean.

19:00“Erre ke erre” elektrotxarangagaz poteoa txosnagunean hasita.

19:00 Txokolatada herrikoia guztiontzat udaletxeko plazan, San Martin Nagusien Elkarteak antolatuta.

22:30 Kontzertua, Radio revolución, Kulto kultibo eta Anita Parker taldeekin txosnagunean.

23:00 Dantzaldia DJ Josemarigaz Euskal Herria etorbidean, Helmuga Emakumeen Taldeak antolatuta.

03:00 Kulero, galtzontzillo eta tanga martxa txosnagunean.

 

Uztailak 6, zapatua

10:00-12:30 Arku-tiroa ume eta nagusientzat Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.

12:30-13:00 Zaldibar Arku taldeko arkularien erakustaldia Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.

12:00 Gimnastika erritmikoa egiteko aukera denontzat, udaletxeko plazan.

12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.

15:00 Gazte bazkaria txosnagunean.

16:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.

17:00 Olinpiadak txosnagunean.

18:00 Apar festa udaletxeko plazan.

19:00 Afari-merienda herrikoia Olea kalean, solomoa (1€) eta sardinak (1€).

19:00 Matraka elektrotxarangagaz poteoa txosnagunean hasita.

00:00 Gozo gozo taldeagaz erromeria txosnagunean.

 

Uztailak 7, domeka

10:30 Bizkaiko txirrindulari eskolen proba, hasiberriak, alebinak eta infantilak. Hasiera Autonomia kalean.

11:00-13:00 eta 16:00-19:00 Umeen jolas parkea eskolako patioan.

12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.

18:00 Bertso saio musikatua Zaldua plazan. Miren Artetxe, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue.

20:00 Antzerkia udaletxeko plazan, Malas compañias taldearen ‘Prozac’ ikuskizuna.

22:00 Jaietako argazkien emanaldia udaletxeko plazan.

22:30 ‘Drakoren semeak’ kalejira piroteknikoa, Olazar kalean hasita.

 

Uztailak 13, zapatua

07:00 XLII. Zaldibarko mendi martxa Zaldua plazan hasita. Amaiera udaletxeko plazan.

Uztailak 18, eguena

19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari banaketa liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!