Eitzaga auzoan bihar hasiko dira San Pedroak ospatzen

Aritz Maldonado 2019ko eka. 27a, 13:29

Ekainaren 28an altxatuko dute Donien Atxa Eitzagan, 19:30ean. Ordu horretatik aurrera, festa nagusituko da bertan.

Txokolatada herrikoia egindo dute bertan. Zapatuan, gastronomia izango da protagonista: paella eta tortilla txapelketak egingo dituzte, saiheskia erreko dute eta herri bazkaria eta afaria egingo dituzte. Domekan, jaiei amaiera emateko, Txindurri dantza elkarteak erakustaldia egingo du, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!