Lau taldek Zaldibarko gaztetxea astinduko dute hardcore gauean

Aritz Maldonado 2019ko eka. 21a, 12:00

Barikuan, ekainaren 21ean, Zaldibarko gaztetxean egingo den kontzertu sorta hardcorearen aniztasunaren erakusgarri izango da. 

Bertan, Orreaga 778, Waste, Stronger Together eta Worth It taldeek kartel indartsua osatzen dute, eta lehenengo hiruek diskoa aurkeztuko dute, gainera. Orreaga 778 gipuzkoarrek Utrimque Roditur diskoa aurkeztuko dute; taldean aldaketa batzuk izan eta gero, boskote lez egonkortu da taldea. Waste Suediatik datorren laukotea da; Last One Standing aurkezteko Europatik zehar egiten ari diren birako geldialdietako bat da hau. Stronger Together eta Worth It taldeak oso ezagunak dira Durangaldean. Lehenengoek Integridad lana aurkeztuko dute; Worth It-ena, geldialdi baten osteko lehen kontzertua izango da.

Aurrefesta Sorginen
Gaztetxeko kontzertuetarako giroa berotzeko, Oldarkor taldeak kontzertua eskainiko du Sorgin tabernan. 19:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!