Nagusien gimnasia topaketa egingo dute Zaldibarren

Markel Onaindia 2019ko eka. 11a, 12:06

Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Zerbitzuak gimnasia topaketaren edizio berri bat antolatu du barikurako. 11:30ean hasiko da, Zaldibarko Olazar pilotalekuan. 

Bertan 200 parte-hartzaile inguru batuko direla azaldu dute. Ikasturtean zehar herrietako gimnasia taldeetan ibiltzen diren pertsonez gainera, eskualdeko egoitzetan bizi direnek ere parte hartuko dute. Guztiak 55 urtetik gorakoak dira; 80 urtetik gorakoak 11 eta 90 urtetik gorakoak 8. Batek 102 urte ditu.

Ariketa fisikoaren garrantziaz berba egin dute oharrean. “Era jarraituan eta kontrolatuan egindako ariketa fisikoak bat-bateko zahartzaroa saihesten du, zahartzaro fisiologikoa atzeratzen du eta gaixotasun batzuen agerpena ekiditen du, jateko gogoa eta loa hobetzen dituelako”, nabarmendu dute zerbitzuko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!