Barikuan zabalduko dituzte Olazarko ur txorroak

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 5a, 10:24

10:00etatik 22:00etara erabili ahal izango dira ur txorroak. 

Olazarreko futbol zelai zaharrean zazpi ur txorro jarri ditu Zaldibarko Udalak. “2019ko aurrekontu proposamenean proiektu garrantzitsua izan zen txorroak jartzea, eta aisialdi eskaintza zabaldu eta Olazarreko gunea hobetzeko asmoarekin egin dugu” adierazi du Eneritz Azpitarte.

Bestalde, ur txorroak 10:00etatik 22:00ak bitartean erabili ahal izango direla, eta ordutegi horretan, futbol zelaiko aldegalak kokatzen ziren eraikineko komunak ere zabalik egongo direla jakitera eman dute. Horrez gain, ur txorroetan ibiltzeko oinak babestuta eduki behar direla adierazi du udalak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!