Olazarmendi klubeko gimnasta gazteak hirugarren geratu dira eskolarteko txapelketan

Joseba Derteano 2019ko eka. 3a, 16:00

Euskadiko gimnastarik onenak batu zituen Santurtzin lehiatutako txapelketak.

Zaldibarko Olazarmendi klubeko kimuek brontzezko domina lortu zuten Euskadiko eskolarteko kirol jokoetako kimuen A mailan Ane Anton, Olaia Onandia, Ainhize Basterretxea, Ainhoa Terroba eta June Cerros-ek egindako lanari esker. Buruz buruko saioetan ere parte hartu zuten gimnasta batzuek: Eider Agirrek haur-kategorian eta Beatriz Dos Santos-ek kimuetan.

“Oso pozik gaude emaitzekin, baina batez ere urte osoan egindako lana azpimarratu nahi dugu”, azaldu dute Itsaso Zubia eta Laura Carrillo entrenatzaileek ohar batean.

Ekainaren 16an kurtso bukaerako gimnasia erakustaldia antolatuko dute Zaldibarren eta horrekin amaituko dute denboraldia.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!