Txalaparta doinuekin ekin diote omenaldiari, 13:00etan. Hainbat zaldibartarrek parte hartu dute ekitaldian, dantzan, bertsotan edota zuzenean musika eskainiz, tartean, Zaldibarren bizi zen Gari abeslariak.
Aretx bat landatu dute jarraian Olazar inguruan. Agur ekitaldia borobiltzeko, arratsaldean kontzertuak egongo dira gaztetxean. Besteak beste, 'Tibur' kide zen Disorders eta Ostias Mil taldeek joko dute.