Eguerdiko 13:00etan omenaldi ekitaldia egingo zaio udaletxe plazan (euria eginez gero, Olazar frontoiean egingo da). Ostean, 'Tibur'-en omenez zuhaitz bat landatuko dute bertaratutakoek, eta eguna borobiltzeko luntxa eta kontzertuak egingo dituzte gaztetxean. "Berari gustatuko zitzaion bezala oroituko dugu, lagun artean, musikarekin eta kantuan. Urizar joan den azaroan hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Hain zuzen ere, 43 urte beteko lituzke maiatzaren 1ean.