LAB: "Erasotzailea eta biktima ezin dira lantegi berean egon"

Jone Guenetxea 2019ko api. 16a, 10:24

LABek dioenez, Mecar enpresako delegatuari arrazoia eman dio epaitegiak eta falta arinengatik kondenatu dute akusatua. LAB sindikatuaren arabera, langileari emakumea izateagatik eta bere lan sindikala egiteagatik egin zioten eraso. Enpresari neurriak hartzeko exijitu dio sindikatuak.

2018ko urtarrilean Zaldibarko Mecanizados Mecar enpresako LABeko ordezkari batek eraso sexista salatu zuen. LAB sindikatuaren arabera, langileari emakumea izateagatik eta bere lan sindikala egiteagatik egin zioten eraso. Urtebete beranduago Durangoko epaitegiak bere erabakia kaleratu du. LABek dioenez, atzo publiko egin zen sententziaren arabera "falta arinengatik" multa bat ezarri diote akusatuari. 

Julen Urrutibeaskoa Durangoko LABeko industria arloko arduradunak enpresaren jarrera gaitzetsi du beste behin ere. "Enpresak erasoaren berri izan arren ez du ezer egin. Erasotzaileen kaleratze zuzena exijitu du LABek. "30 laguneko enpresa txiki batean erasotzailea eta biktima ezin dira leku berean egon", dio Urrutibeaskoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!