Maiatzaren 28ra arte aurkeztu ahalko da Zaldibarko jaietako kartel proposamena

Aritz Maldonado 2019ko api. 10a, 12:26

Aurten ere lehiaketa bidez aukeratuko dute Zaldibarko San Andres jaietako kartel iragarlea.

 250 euroko saria irabaziko du kartel hautatuaren egileak; bigarren saria 150 eurokoa izango da. Iaz bezala, haurrentzat ere sari berezi bat egongo da. Proposamena aurkezteko azken eguna maiatzaren 28a izango da. Informazio gehiago gura duenak udaleko webgunera edo bulegoetara jo dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!