Kultur etxeko proiektuari buruzko batzar irekia egingo du Zaldibarko Udalak apirilaren 10ean

Aritz Maldonado 2019ko api. 8a, 11:24

Batzarra eguaztenean, apirilak 10, 18:30ean izango da, liburutegi zaharrean. 

Eneritz Azpitarte alkatearen arabera, proiektua zein egoeratan dagoen azalduko da bertan. "Proiektu garrantzitsu honen inguruko azalpenak eman gura ditugu, eta herritarren iritziak jasotzeko ere erabili nahi dugu batzarra". 

Kultur etxe berria Elexpe Sanjuangoa eraikinean kokatuko da, eta Atelier 80 estudioa arduratuko da proiektuaz, lehiaketan puntu gehien lortu zuen enpresa izan ostean. Erredakzio fasean dago proiektua momentu honetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!