Ahalduntze ikastaroen baitan, ekonomia feminista ikastaroa

Aritz Maldonado 2019ko mar. 27a, 10:30

 Martxoaren 29ra arte eman daiteke izena. Saioak apirilaren 2an eta 9an izango dira.

Ekonomia Feminista ikastaroaren helburua generoak dimentsio sozioekonomikoan duen pisuan sakontzen da.. Besteak beste, kapitalismoaren eta heteropatriarkatuaren arteko loturaz hausnartuko dute, eta ekonomia "eztabaida teknikoa izatetik, eztabaida politikoa izatera pasatzeak" duen garrantziaz jardungo dute. "Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausoak nola eman ikusteko da tailerra", adierazi dute antolatzaileek. Emagin elkarteko Marina Sagastizabal eta Saioa Cerain dira ikastaroetako dinamizatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!