Durangaldeko nesken topaketa Zaldibarren izango da

Aritz Maldonado 2019ko mar. 15a, 11:34

Iazko arrakastaren ostean, beste urte batez Durangaldeko neska gazte feministen topaketa antolatuko du eskualdeko Biribilketa gazte feministen sareak.

Bihar izango da hitzordua, Zaldibarko gaztetxean. Tailerrak eta elkar ezagutzeko tartea egongo dira, besteak beste. Horrez gainera, arratsaldean tertulia egingo dute, Gazte mugimendua feminista da? ideiari buruz hausnarketa egiteko. Aurten, lehenbizikoz,  Ermuko Nü Shu gazte feministak ere egongo dira eskualdeko deialdi batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!