Nerea Lizarralde: "Espero baino jendetsuagoak izan dira ekimenak"

Anboto 2019ko mar. 8a, 20:00

Zaldibarko Dominika talde feministako kidea da Nerea Lizarralde Sampedro.

Zelako jarraipena eduki dute mobilizazioek Zaldibarren?
Espero genuena baino jendetsuagoak izan dira ekimenak. 00:00etan kazeroladagaz hasi ginenean, ikusi genuen Zaldibarko emakumeek ondo erantzungo ziotela greba deialdiari, eta goizeko egitarauko ordutegia aurreratu egin behar izan dugu, bildu garen jendetzagatik. Emakume kateagaz Euskal Herria kalea osorik bete dugu. Komertzio eta tabernetan ere igarri da greba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!