LABek bere ordezkari batek Zaldibarko Mecanizados Mecar enpresan jasandako eraso sexista salatu du kalean eta udaletxean

Anboto 2019ko mar. 1a, 10:32

"Jazarpen sindikalik ez, eraso sexistarik ez!" lelopean kontzentrazioa egin zuten atzo udaletxe parean. 

Mozioa ere aurkeztu zuen,  atzoko osoko bilkuran. Mozioan Mecar enpresari erasotzailerik ez onartzeko, eta etorkizunean horrelako erasoak ekiditeko neurriak hartzeko eskatzen da. "Zuzendaritzak ardura zuzena du gertakizunetan, langileak presionatuz giro txarra sortu duelako; ezinezko produkzioa eskatzen dute, eta oihuak eta erantzun eskasak ohiko bilakatu dira". EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen mozioa. EAJ abstenitu egin zen.

2018ko urtarrilean LABeko ordezkari batek lankide baten eraso sexista salatu zuen. Epaiketaren data hurbildu ahala, gainera, lankide horrek ostera mehatxatu zuela salatu zuen. Epaiketa atzeratu egin zen, eta data berriaren zain 

Atzokoa sindikatuak eraso honi erantzuteko egin duen bigarren mobilizazioa da. Lehenbizikoa abenduaren 19an egin zuten, Zaldibarko enpresan bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!