Zaldibarko gaztetxearen 15. urteurreneko lehen ekintza egin dute

Aritz Maldonado 2019ko ots. 21a, 16:12

Datorren martxoaren 6tik 9ra Zaldibarko gaztetxearen 15. urteurren ospakizuna dela-eta, ekintza sorta prestatzen dabiltza bertako kideak.

Lehenbizikoa, joan den asteburuan burutu zuten: 15 fruta arbola landatu zituzten gaztetxe atzeko zelaian, arbola bat gaztetxeak bizirik daraman urte bakoitzeko. Landaketan, gaztetxeak izan dituen eraikinetatik igarotako belaunaldi guztiek parte hartu zuten, Geltoki zaharreko, Katuetxeetako eta egungo hiltegi zaharreko gaztetxeko kideek, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!