Zaldibarko elkartasun tonbolako hainbat opari lapurtu dituzte

Aritz Maldonado 2019ko ots. 11a, 12:44

Asteburuan sartu dira lapurtzera lokalera. Saridunei sariak banatuko zaizkie hala ere, antolatzaileen arabera.

"Kolpe latza izan da, baina aurrera egin behar dugu. Garrantzitsuena, elkartasun tonbolaren helburua da" adierazi du Jesus Mari Escobar antolatzaileak. Asteburu honetan egin da tonbola, eta lapurreta zapatu gauean izan zela uste dute antolatzaileek. "Oraindik banatzeko genituen sarietako asko. Mina egina dago" adierazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!