Hamarkada bi baino gehiago kateak hausteko borrokan

Aritz Maldonado 2019ko ots. 9a, 11:00

Urteurren jaialdirako prestaketa lanetan murgilduta daude egunotan Zaldibarko gaztetxeko kideak. 1999an okupatu zuten Katu-Etxe, eta bertan egon ziren hainbat urtez gazteak, ostean hiltegi zaharrera lekualdatu arte. Bertan dabiltza beharrean euren ametsak ondu guran. Alboko argazkia 2003ko urteurrenekoa da, Katu-Etxeren laugarren urteurrenekoa.

1999. urtea gakoa izan zen Durangaldeko okupazio mugimenduarentzat. Hilabete bitan zehar, perretxikoen modura jaio ziren gaztetxeak eta gazte asanbladak. Durangaldeko etxe okupatuen koordinakundea ere sortu zen garai horretan. Gizartean bizitzeko beste modu bat jarri zuten martxan, eta gaur egun, hamarkada bi geroago, oraindik ere espiritu eta ideia horien aterpean biltzen dira belaunaldi berriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!