Umeek jolastoki berrirako egindako proposamenekin erakusketa egingo dute Zaldibarren

Aritz Maldonado 2019ko urt. 17a, 09:43

Erakusketa gaur eta bihar egongo da zabalik, eskolako gela batean, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Abenduan zehar eskolako umeekin egindako prozesu parte-hartzailean bildutako proposamenak ikusi ahalko dira erakusketan. Eneritz Azpitarte alkatea pozik agertu da edukitako harrerarekin. "Prozesu interesgarria izan da eta ideia oso politak irten dira. Zaldibarko Udalak konpromisoa hartzen du irtendako ideiekin jolastokia diseinatzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!