Zaldibarretik elkartasuna Andaluziako herriari

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 16a, 09:00

"Faxismoaren aurrean elkartasun feminista! Solidaridad con el pueblo andaluz" lelopean egin zen elkarretaratzea.

Atzo Euskal Herriko hainbat herritan mobilizazioak egin zituzten, gaur Andaluziako gobernuan emango den aldaketaren harira. Izan ere, gaur hartuko du Andaluziako presidente kargua PPko Juanma Morenok, Ciudadanosen eta Voxen babesarekin.

Bestalde, Dominika Talde Feministakoek jakitera eman dute talde feminista sortzeko egindako hausnarketan garrantzia eman zitzaiola formakuntzari. Horrenbestez, zapatuan, 10:00-13:00 bitartean, lehen formakuntza saioa egingo dutela Zapatublaiko lokalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!