2019an Zaldibarren Kultur Etxea eraikitzeko proiektua idatzita egongo da

Aritz Maldonado 2019ko urt. 8a, 15:42

4,9 milioi euroko aurrekontua du Zaldibarrek 2019rako. Eskola eremuaren urbanizazioaren 2.fasea izango da inbertsio nagusia. 

Elexpe-Sanjuangoa eraikinean egingo da Zaldibarko kultur etxe berria. Proiektua 2019an bukatuta egongo dela adierazi du Azpitarte alkateak. Eskola eremuaren urbanizazio faseagaz, ostera, ingurua biziberrituko da eta aparkaleku berriak egingo dira. Proiektu hau "estrategikoa" dela azpimarratu du alkateak.

Hain zuzen ere, EH Bilduk udal gobernuan daramatzan zazpi urteetan eginiko kudeaketa defendatu du Eneritz Azpitarte alkateak. "Udalaren zorra %77,5 jaitsi da, eta egitasmo garrantzitsuak egin ditugu, adibidez, Olazar gunea atondu dugu, ospitaleko lurrak herriarentzako berreskuratu ditugu eta haur eskola berria eraiki dugu, besteak beste".

Aurrekontuetan gobernu taldeak eginiko auzo batzarretan jasoriko ekarpenak ere kontutan hartu direla gogoratu du alkateak. EAJk eta PSEk aurrekontu proposamenaren aurka bozkatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!