Zaldibarko Mecar enpresan eraso sexista bat gertatu dela salatu du LABek

Anboto 2018ko abe. 19a, 11:19

LABeko delegatua emakumea da, eta "enpresaren morroi" den langile batek fisikoki zein mehatxu bidez eraso egin diola salatu du sindikatuak. Gertaera arbuiatzeko elkarretaratzea egin dute enpresa aurrean. Dominika herriko talde feministak ere bertan parte hartu du.

Erasoaren aurrean enpresak izandako jarrera kritikatu du LABek. "Erasotua defendatu beharrean, erasotzailea defendatu du". Pertsona hori lanetik kaleratzea eskatu du sindikatuak.

Eraso fisikoa duela urtebete gertatu zen, baina orain epaiketa hurreratzen ari dela, gizonak emakumea berriro mehatxatu duela azaldu du sindikatuak, "konnotazio sexistekin". Horregatik, kalera irtetea erabaki dute.

LABek esan du enpresa horretan "ohikoak" direla "tratu txarrak, garraxiak" eta bestelako presioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!