Gaur hasiko dira Sanandresak Zaldibarren

Anboto 2018ko aza. 29a, 16:47

19:00etan jaurtiko dute txupina Euskaraldiko lan taldeko kideek, udaletxeko balkoitik. 

Sanandres jaietan murgilduko da Zaldibar gaurtik aurrera. Asteburu osoan zehar, ohikoa den bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikusgai egongo da Euskal Herria etorbideko 24. zenbakiko lokalean. Gaztetxean, ostera, kontzertuak egongo dira. Puta Purpurina eta Eskean Kristo taldeek eskainiko dute zuzenekoa.

Zapaturako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute gaztetxean. Kalejiraren ostean, bazkaria egingo dute gazteek. 16.00etan Leire zaldibartarrak bere lehenbiziko kontzertua eskainiko du. Jaiak aurrera egingo du DjKarro eta Dj Bullekin. 

Domekan, jaiei amaiera emateko, Euskal Herriko trikitilari gazteen XXVII. Txapleketa jokatuko da Olazar pilotalekuan. Sei bikote lehiatuko dira sariaren bila.

Neguko Azokako irabazleak

Bestalde, azaroaren 25ean ospatutako Neguko Azokan hauek izan ziren irabazleak:

  • Fruta eta berdurak: Berenice Lopez (Elorrio)
  • Ogia: Arantza Meabe (Urduña)
  • Eztia: Jesus Martinez (Zeanuri)
  • Gazta: Maider Unda (Aramaio)
  • Txakolia: Sonia Isasi (Iurreta) 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!