Abenduaren 3an jarriko da martxan 'Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi" kanpaina

Aritz Maldonado 2018ko aza. 27a, 09:02

Herriko merkataritzari bultzada ematea da ekimen honen helburua. Laugarren edizioa du aurtengoa. 

Zaldibarko hemezortzi merkatarik egin dute bat aurtengo kanpainarekin, eta aurreko urteetako arrakasta errepikatu gura dute: "Gu oso pozik gaude horrelako neurriekin: bezero berriak bonoak gastatzera hurbiltzen dira, eta betiko bezeroentzako sari bat dira, baita ere" . Eneritz Azpitarte alkatearen berbetan, beharrezkoa da horrelako ekimenak egitea. "Kalitatezko komertzioek bizitza ematen diote herriari, Zaldibar hilda legoke hauek barik".

Bonoak abenduaren 3tik aurrera egonogo dira salgai, 10 euroan, eta hogei euroko erosketak egin ahalko dira bono horiekin. Aurreko urteetan ez bezala, zaldibartar bakoitzak bono bat eskuratzeko aukera izango du. "Neurri honekin, herritar guztiek bonoa erosteko aukera izatea bermatu gura dugu" adierazi du Azpitartek ekimenaren aurkezpenean. Iaz, hamabost egunean saldu ziren bono guztiak. 

Guztira, 700 bono jarriko dira salgai udaletxean eta liburutegian. Zaldibarko Udalak 7.500 euro bideratu ditu ekimenerako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!