Aurrehitzarmen bat adostu dute Inyectados Gabi eta Galter enpresetako langileek eta zuzendaritzak

Aritz Maldonado 2018ko aza. 21a, 16:20

Hamabost eguneko greba egin dute langileek. ELA sindikatuaren arabera, langileek "irakaspen handia" eman dute. 

Sindikatuaren arabera, aurrehitzarmenak hainbat hobekuntza barneratzen ditu, besteak beste, %2ko soldata igoera 2018 urterako, %2ko beste igoera bat 2019rako KPIaren bermearekin, igoerak plusetan eta 200 euroko beste igoera bat, aparteko ordain sariei dagokiena. 

Langileen mobilizazioen ondorioa da aurrehitzarmena ELAren arabera. "Antolakuntza eta borrokaren bidez hitzarmen kolektibo duinak lortu daitezke". Bestalde, ELAk eskerrak eman gura izan dizkie zaldibartarrei grebalariak babesteagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!