25 ekoizlek parte hartuko dute 20. Neguko Azokan

Aritz Maldonado 2018ko aza. 20a, 15:41

Domekan, hilak 25, ospatuko da azoka. 

Euskal Herria kalearen inguruetan ezarriko dira 25 postuak. Gazta, txakoli ezti eta ogi ekoizleak egongo dira, besteak beste. Beste urte batez, Jose Antonio Elustondok sagardoa nola egin erakutsiko du, baita ere. 

Bestalde, azaroaren 29an hasiko dira San Andres jaiak. Zaldibarko Euskaraldiko kideek irakurriko dute pregoia. 

Trikitilari gazteen txapelketa

XVII. biderrez, Euskal Herriko trikitilari gazteen txapelketa Zaldibarren jokatuko da. Aurten, sei bikotek lehiatuko dute beraien artean. Nobedade bezala, irabazleek oroigarri berri bat eramango dute. "Orain arteko garaikurrean bi gizon ageri ziren. Azken urteetan emakumezkoak izan dira parte hartzaile gehienak, eta errealitate hori islatu gura genuen sarian" azaldu du Delfin Zubizarreta zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!