Mendi bizikleta martxagaz dohainik gozatzeko aukera dago Zaldibarren

Joseba Derteano 2018ko aza. 20a, 16:00

Bi ibilbide egongo dira, 30 eta 24 kilometroko bana.

Zaldibarko Lagun Artea elkarteak XVII. Mendi Bizikleta Martxa antolatuko du domekan. 10:00etan hasiko da udaletxe pareko plazatik.Ibilbide bi prestatu dituzte. Nagusiak 30 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa ditu. Laburragoak  24 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa ditu. Bigarren ibilbide hori iazkoa baino errazagoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Izen-ematea egiteko modu bi daude: www.kirolprobak.com webgunean edo probaren egunean bertan. Doakoa dela da Zaldibarko martxaren ezaugarri berezietako bat. Hala ere, parte hartzaileek beharrezko azpiegitura guztiak izango dituzte: hornidura puntu bi, bizikletak garbitzeko mangerak, dutxak… Iaz 400 parte hartzailetik gora izan zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!