Zeintzuk dira edertasun kanonak?
Azkenengo mende bietan kanon ereduak nahiko aldatu dira. Azken hamarkadetan, argal egotea izan da oinarria edertasun estereotipoan; azken hamarkadan, ostera, badirudi aldatu egin dela. Aldaka zabalagoak, ipurdi handiagoak, azal beltzaranagoak eta abar daude oinarrian.
Zein eragin dute jendartean?
Emakumeenganako erabateko eragina dute, batez ere nerabeen artean, eredu horiek adibidetzat hartuko dituztelako txikitatik. Historikoki, edertasun eredua gizonen begiradatik eraiki da, emakumeon ekarpenak kontuan hartu barik; horrek erabakitzen du edertasun estereotipoa zein den. Egunerokotasunean duen eraginak bizi kalitatea murrizten du, triste sentituko garelako eta frustrazioak sortuko dizkigulako. Emakumeok txikitatik mezu hauek barneratuko ditugu, eta eredua normaltzat hartuko da. Gaur egun, edertasun eredua guztiz murriztuta dago; ez dago aniztasunik.